Somos Limpiezas Tierra | Cooperativa | Calidad

Tierra Limpiezas Ecológicas Gizarte Ekimeneko Sozietate Kooperatiboa

Nor garen Zerbitzuak
Tierra Limpiezas Ecológicas

Nor garen

Gure historia

Tierra Limpiezas Ecológicas 2003ko martxoan sortu zen, Fundación Empresa y Solidaridad enpresaren bidez. 2007ko urtarrilaz geroztik, Fundación Empresa y Solidaridad erakundeak eratutako sozietate mugatua izan zen. 2016ko urtarrilean, sozietate kooperatibo bihurtu zen, gizarte ekimeneko kooperatiba. Bertan, hain zuzen, kontuan hartzen da laneratzea, interes berezia jarrita emakumeak ahaldundu eta haien lanari duintasuna ematean, ahalik eta begirune handiena izanda genero berdintasunari eta lan-baldintza onenak bermatuta.

Gure zeregina

Gizarte ekimeneko enpresa bat gara eta ingurumenarekiko konpromisoa hartua dugu; hori dela-eta, eskaintzen ditugun garbiketa eta mantentze zerbitzuetan produktu ekologikoak erabiltzen ditugu, planeta zaindu eta kontserbatzea bermatzeko. Horrez gain, garbiketa profesionalari eta etxebizitzakoari buruzko prestakuntza ematen dugu. Hori guztia genero berdintasunari ahalik eta begirune handiena izanda eta lan-baldintza onenak bermatuta egiten dugu.

Gure ikuskera

Erreferenteak izan nahi dugu garbiketako enpresa sozial eta kooperatiba gisa, produktu ekologikoak erabiltzeak duen garrantziaz eta gizartean eta planetan duen eragin onaz kontzientzia harrarazteko, eta, aldi berean, gure bezeroei kalitate onena eskaini nahi diegu, sektorearen aitormena eskuratuta.

Gure balioak

  • Lankidetza
  • Berdintasuna eta zuzentasuna
  • Irabazteko asmorik ez izatea
  • Kalitatea
  • Ingurumena zaintzea
  • Enplegua-lana

Mugimenduan

Sumaconcausa

Sumaconcausa izena “suma qamaña” eta “sumak kawsay” hitzetan ideia hartuta sortuta dago. Hurrenez hurren, aimara eta kitxua hizkuntzetakoak dira, Andeetako kulturako hitzak, eta “ongi bizitzeari”, “ongi bizi eta elkarrekin bizitzeari” …

Hamaika

Hamaikak Nafarroan bioeraikuntzaren alorrean lan egiten duten enpresa askotarikoak biltzen ditu, gehienak kooperatibak eta enpresa txiki eta ertainak. Enpresa horiek batu dira bezeroei zerbitzu integrala emateko, elkartasunezko ekonomiaren merkatu soziala …

REAS Nafarroa

ELKARTASUNEZKO EKONOMIA aukera bat da, helburu duena ekonomia giza garapen iraunkor eta parte-hartzean oinarritutakoaren alde egotea, eta, aldi berean, ekonomia izatea gizartea eraldatzeko, justizia eraikitzeko eta gizarte bazterketaren kontra borrokatzeko …

Merkatu soziala

Ekonomia sozial eta solidarioko ekimenek elkarren artean gehiago kooperatu behar dute, sendotu eta garatzeko, gero eta handiagoak diren eta gero eta gutxiago araututa dauden merkatu batzuen erdian. Testuinguru honetan, elkarren …

Biobel

bioBel ziurtagiri ekologikoa duten arroparako xaboi eta garbigarrien Espainiako lehen marka da. Arropa eta etxebizitza garbitzeko eta ontzi-garbigailuan erabiltzeko produktuak, landare jatorria baino ez duten osagaiekin eta olio esentzialekin egindakoak …